XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere lan hortan Schuchhardt-ek Vinsoni zimiko bat edo bertze eginik frango barna, (holakoen artean harritzeko baita hoin garrazki lotzea) ordaina Vinsonek eman zuen urte berean 1907an: L'ibère et le basque Revue de Linguistique T 40 Reponse a Schuchhardt.

Bere hartan dago Vinson, ez duela kausitzen bi mintzaien artean ahidetasunik batere; iduripen bat edo bertze bai, han hemenka, asturco, idubeda eta holako, bainan zinezko zerik ez, ez hitzetan, ez hitz erro sorkunetan, ez ibilgunean, ez begitartean le facies general.

Ondoko urtean ihardetsi zioen Schuchhardt-ek Vinson ûber iberisch und baskisch 1908, urhatsez urhats zarraikolarik, eta berriz argitan zemalarik bi mintzaien ahidetasuna.

Auzi horren azken hitza, gure jakinean, Schuchhardt-ek emana du orduan; ez dugu deus entzun geroztik hortaz Vinson-en ganik.

Bertze batzuek eskuararen erroak ligurotarrean dauzkate, edo osoki, edo hein batean.

Schuchhardt-ek ere aitortzen du ligurotar horrek bere kutsua eskuarari eman diola, bainan mintzaiaren iturri gehiena iberotarrean dagola Iberisch oder Ligurisch.

Argi gehiago zerbeiten beha gaude beraz oraino, bainan iduri du gero-ta gehiago bi mintzaia hoiek emanen dauzkigutela, barnagodanik ikertzera norbeit gogoak helarazten balinbadu, zerbeit berri atzemaitearekin.

Egungo egunean oraino ez dezakegu egin berezkunderik, zer den bada garbiki iberotar, zer ligurotar.

Mintzaia bati batek emana bertzeak bertzeari dema.

Lehenago oro iberotar zauzkan Humboldt-ek, atzeman izenak oro; egun aldiz banago bertze jakintsun batzuek ez ote duten ligurotarrari bereaz bertzerik ere soinean ezartzen.